Biolontxeloa, soka familiako instrumentuetatik hirugarrena da. Biolina eta biola baino haundiagoa da; beraz, bere soinua grabeagoa da. Bere pisua eta tamaina dela eta, eserita eta belaunen artean jarrita dagoela jotzen da. Hasiera batean laguntzeko musika-tresna zen soilik. Hala eta guztiz ere, denboraren poderioz bere tinbre potenteari eta gardenari esker musika-lan asko idatzi izan zaizkio. Musikariek “txelo” deitzen diote.
Nola jotzen da Biolontxeloa? Irakurri dugun arabera, biolontxeloa eserita eta belaunen artean jarrita dagoela jotzen da. Lurrean finkatzeko pica deitutako altzairuzko zurkaitza bat erabiltzen da. Horri esker, instrumentuak ez du lurra ukitzen, eta ez da hondatzen.
Kontrabaxua, soka familiako handiena da. Horrek esan nahi du soinu grabeen sortzen duen musika-tresna dela. Askotan, kontrabaxuan erabiltzen den teknika pizzicato-a da. Horretan, arkua erabili beharrean, sokak hatzez jotzen dira sonoritate ezberdina lortuz. Bere erresonantzia-kaxa oso handia denez bolumen handiko instrumentua da.
Nola jotzen da Kontrabaxua? Galdera honi erantzuteko kontrabaxuaren tamainari atentzioa emango diogu: Bi metro baino gehiago neurtzen du. Beso-hedadura handikoa da eta oso pisutsua ere. Horiengatik guztiagatik, kontrabaxu-jotzaileak bi modutan jo dezake: zutik edo aulki altu batean eserita.Instrumentu hauek neurrira egindako soineko bezalakoak dira. Zergatik? Musikariaren neurrira egokitzeko haren tamainaren arabera eraikitzen baitira. Biolontxeloa bezala, lurraren gainean jartzeko pica deitutako altzairuzko zurkaitza ere dauka. Entzun hemen, Biolina, biolontxeloa eta Kontrabaxuarekin osatutako hirukotea:Rolling in the Deep – Adele