Hari kolpekatua familiako musika tresna da. Tekla bat pultsatzen denean mekanismo bat aktibatzen da. Mekanismo horretanĀ  mailu batek soka kolpatzen du soinua sortuz. Klabikordioa garai bateko instrumentua da, Barrokoan erabiltzen zen kantuari laguntzeko etxe-esparruan. Orkestran ez zen erabiltzen potentzia sonora gutxiko instrumentua zelako. Oso soinu ahula sortzen du, baina intentsitate aldaketa txikiak uzten ditu; horrengatik barrokoaren musikagileak asko estimatzen zuten.
Teklen mekanismoa oso sinplea da: tekla sakatzean, horren aurkako muturrean dagoen metalezko txapatxo bat igoarazten da, eta horrek sokak kolpatzen ditu. Piano modernoaren aurrendaria izan zen. XVII. mendearen bukaeran Bartolomeo Cristoforik klabikordioan oinarrituz, intentsitate aldaketak ahalbidetu zituen Glavicembalo col piano e forte, aurrerago fortepiano deituta izan zena, sortu zuen.
Nola jotzen da?: Pianoan bezala, teklatua bi eskuz jotzen da. Instrumentu honek lortzen duen intentsitatea oso ahula bada ere, intentsitate aldaketak (pianissimotik mezzopianora) onartzen ditu. Soinuan bibrazio txikiak egiteko aukera ematen du, eta horiek tekla joz eta hatzarekin dar-dar bezala eginez lortzen da; teknika horri BEBUNGeitzen zaio. Barroko hasieranerpuruak ez ziren erabiltzen (piano modernoan bai). Horregatik, bideoa ikusiko dugunean, jotzeko modua oso arraroa irudituko zaigu. Barrokoaren bukaeran idazten zen musika askoz konplexua zenez, hatz-jokoaren teknika erpuruak erabiltzera eraman zuen. Entzun hemen:Virginal eta klabikordioa