Haize-metalezko musika tresnen artean Tronpeta ezagunenetako bat da. Hau,  aire metalezko musika-tresnarik zaharrena da. Tutankamon faraoiaren hilobia tronpetak aurkitu ziren ,kristo aurreko 1350. urtean. Erdiaroan militar eginkizunetan erabiltzen ziren, aristokraziaren zeremonietan… Orkestra batean XVII. mendean erabiltzen hasi zen. Operatan asko erabiltzen zen.
1815an pistoi eta giltzen sistema asmatu zen. Honela egurrezko musika-tresnekin lehiatu ahal izan zuten soinu zabalera eta arintasunean. Metalezko tutu tolestu bat da, zilindrikoa da eta kanpai itxuran amaitzen da. Pistoien sistema erabiltzen du. Hauek ate modukoak dira eta airea pasatzen uzten dutenak. Honela tutuaren neurri ezberdineko zatiak konektatu edo konekxio gabe uzten dira. Aho-muturra esferaerdiko kopa da. Aire-mealezko musika-tresnarik arinena . indar handiko soinua du.
Nola jotzen da?: soinua lortzeko ezpainek aho-puzkerra sortu behar dute. Soinu hori zuzena izateko etengabeko praktika eskatzen du ezpaineko giharrek gogortu behar dutelako.
Hiru pistoi ditu eskalako nota guztiak sortzeko. Horiek airearen abiadurarekin eta norabidearekin lortzen dira; beraz, tronpeta-jotzaile batentzat, arnasketa kontrolatzea oso inportantea da, eta horretarako ere etengabeko arnasketa ariketak praktikatu behar ditu diafragma garatu ahal izateko. Entzun hemen:Piazzollaren \”Adios Nonino\”

Hona hemen kolore ezberdinetako tronpetak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Afinazioaren arabera ikusi ondorengo irudian tronpetaren tesitura: