Asteburu oparoa izan da Bizkargi Musika eta Dantza Eskolarentzat, ostiralean urte bukaerako jaialdia eskeini ziguten Baztartxo Antzokian, larunbata arratsaldean Errezilen ospatu zen VI. Dantza Suelto txapelketan bertako ikasle diren Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza txapeldun izan ziren, ostiral gauean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Abesbatza Ordiziako Parrokian izan genuen Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Kameratarekin batera, bertanĀ  Enekoitz Martinezen gidaritzapean kontzertu bikaina eskeini zutelarik.

Eta asteburua borobiltzeko Leioan ospatutako XVIII. Dantza Suelto Txapelketan, Gazteen mailan berriro Itziar eta Anaitz izan ziren Txapeldun eta Helduen maila Laura Bastida eta Ekain Uzkudunek osatutako bikoteak bigarren saria lortu zuten.
Zorionak guztiei urte guztian zehar egin duten lanagatik!