Musika-tresnarik zaharrenetako bat da. Hari pultsatua familiako musika tresna da. Gaur egun, harpa asko eta forma anitzekoak aurki ditzakegun arren, denak gauza bat amankomunean dute: triangeluar-forma. Oso handia eta oso pisutsua da. Sokak bi eskutako ermamiekin jotzen dira. Eserita eta instrumentua belaunen kontra jarrita dagoela jotzen da. Harparentzako musika bi ikurretan idatzita dago: do-ikurran eta fa-ikurran. Orkestra handietan askotan harpa erabili behar bada ere, tamaina dela eta, horietako askok ez dute izaten.
Nola jotzen da?: harpa instrumenturik zaienetako bat da. Soka kopurua 40-47en artean dabil harpa gehienetan, baina profesionaletan 47 sokazkoak izango dira beti. Sokak koloretazkoak dira: gorriak do notari dagozkie, beltzak fa notari dagozkie eta gainontzeko soka guztiak zuriak dira. Entzun hemen harpa: Remy van Kesteren – Allegro for dancing harp – Night of the Proms tv kerstspecial 23-12-12 HD
Instrumentuak, beheko aldean, zazpi oinpekoak ditu (nota bakoitzako bat). Pedal bakoitzak hiru posizio onartzen ditu: bemolarena, sostenituarena eta bekoadroarena. Aldakari bat dagoen bakoitzean, oinpekoa dagokion posiziora aldatu behar da.