Organoa teklatuzko musika tresna bat da. Soinuak luzera ezberdinetako hodietatik (milimetro gutxi batzuetatik zenbait metrorarte neur dezaketenak) airea pasaraziz sortzen dira. Haizezko musika tresna bezala sailkatua dago teklatuzko musika tresnen kategorian, baita intsuflatutako haizezko azpikategorian ere, akordeoia eta armonioarekin batera.
Erregistro edo soinu ezberdinak ditu, hauen tinbrea, soinua sortzeko mekanismo, materiala, tamaina edo formaren araberakoa izango delarik. Eskuekin jotzeko teklatu bat edo gehiagorekin jotzen da, baita oinekin jotzeko beste batekin ere, pedalez osatua dagoena. Erregistro ezberdinak, jotzailearengandik gertu dauden botoi edo palanka batzuen bidez abiarazten dira.
Organoaren hodiak ilaratan antolatuak izaten dira, neurriaren arabera; haietatik haizea igaroarazten denean soinu egiten du; haizea baliabide mekanikoz edo elektrikoz eragiten da. Organoak teklak eta pedalak ditu, eskuez eta oinez jotzen direnak, eta haizearen zuloak ireki edo ixten dituzten balbulei teklen mugimendua transmititzen dien mekanismo bat ere badu. Esan bezala, hodiak sailetan edo errejistroetan antolatuak daude, eta horiei esker soinuaren tinbrea eta indarra alda daiteke.

Azkoitiko Cavaillé Coll organoa: Gipuzkoako Cavaillé-Coll organoen artean garrantzitsuenetako bat da. Azkoitiko parrokiak 1898. urtean erosi zuena. Organo erromantiko-sinfonikoaren eredua da eta mundu osoan oso ezaguna izatera iritsi da. Aristide Cavaillé-Coll organugileak eraikitako azken instrumentu handia da, organo hori inauguratu eta hilabete beranduago Charles Mutinik erosi baitzuen Cavaillé-Coll etxea.

Ama Birjinaren Jasokundeko Parrokiko koruaren ezkerraldean kokatuta dago, presbiteriorantz begira, organo barroko zaharraren kokapena errespetatuz. Eskuzko hiru teklatu ditu, 56 notakoak, eta 30 notako pedalezko teklatu bat; guztira 40 erregistro ditu. Entzun organoan Ignazio Mokoroaren Preludio eta Fuga Rem : Aitor Olea

Hona hemen Gipuzkoako hainbat herritako organoak: