Irailaren 5ean “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2016-17ko ikasturte berriari hasiera emango dio eskaintza honekin: Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte) 
Musika Tailerrak: (3-6 urte) 
Dantza Tailerrak: (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza
.  Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako Flauta, Klarinetea,  Saxofoia, Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra Jazz, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Alboka, Dultzaina, Txalaparta.
  Helduentzako: Euskal Dantza eta  Musika Tailerrak.  Irailaren amaiera arte aukera izango da matrikula egiteko,  baina bakarrik plazak libre dauden ikasgaietan. Informazio gehio nahi izan ezkero, posta elektronikoaren bidez egin daiteke: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta lehenbailehen erantzuna eramango zaio edo 943-851070 zenbakira deituta.

IRAILAREN 1etik aurrera IDAZKARITZA irekita egongo da. ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, goizez 09:30etatik 11:30etara, eta arratsaldez, 4:00etatik 6:00etara. Hona hemen Matrikula orria: https://bizkargimusikaeskola.eus/matrikulazioa/matrikula-orria/

eta hemen Egutegia: https://bizkargimusikaeskola.eus/izaera/egutegia-2/