2013-14 Ikasturterako Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak  eskaintzen ditu Musikoterapia tailer ezberdinak.
Eskaintza hauen artean, berriro ere, Helduei zuzendurikoarekin jarraituko da. Taldean abestuz, dantzatuz eta kezkatzen gaituzten gauzez hitz eginez, musika giroan bizi eta disfrutatu nahi duen guztientzako egokituta dago.

Musikoterapiako tailerren artean, haurdunei zuzendurikoak ere, ikasturte berrian aukeran izango ditu.  Bertan, musikaren laguntzaz, mugimendu desberdinak lantzen dituzte, arnasketa konziente bat, erlaxazioa, eta haurtxoarekin kontaktuan jarriz abesti desberdinei esker.