2013-14 Ikasturterako Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak adin ezberdinetako pertsona guztientzat, Musika Tailerrak eskaintzen ditu Nerea Goikoetxearen eskutik. Aukera horien artean, 0-2 urte bitarteko umeei zuzendutako Musika Hezkuntza Goiztiarra, duela hiru urte abian jarri zen . Tailer hauetan, guraso batekin lagunduta, haurrak zenbait arlotan, musikaren bidez, estimuluak jasotzeko aukera izango du. Jaio eta gero ere, xedea, gurasoekin erlazioa indartzea baita.Musika Tailer hauekin hainbat onura lortzeko bidea eskainiko die musikak umeei. «Musika, umearekin bakarrik egoteko momentu bat izan daiteke gurasoarentzat». Harremanak indartu eta erlazio estua egiteko baliagarria izan daiteke. Haurrak, zenbait estimulu jasotzen ditu musika tailerretan: adimenezko trebetasunak garatzen ditu, psikomotrizitatea lantzen du, garapen integrala, azken batean.

Pixkanaka, haurrek ez ezik, gurasoek ere hainbat gauza ikasten dituzte; beraien seme edo alabarekin nola jolas egin behar duten, zein kantu mota diren egokienak, nola hitz egin behar zaien, e.a. Beraz, formazioa amak edo aitak ere jasotzen du.Interesa duen guztiak, matrikula egiteko epea, ekainaren 28arte irekia izango du. Informazio gehiago 943851070 telefonora deituta: goizez 9:30etatik 11:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.