Datorren ikasturterako, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak aukera paregabea eskeintzen du Musikoterapia tailerrak eskeiniz, Nerea Goikoetxea Lasa, Musikoterapeutaren eskutik.
Ez da inongo musika ikasketarik behar, disfrutatzeko gaitasuna, ilusioa eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez. “Bizitza musikarekin errezagoa bait da”
Batetik, lehen eskeintza, 60 urte gorako adinekoentzat izango da. Taldean abestuz, dantzatuz eta keskatzen gaituzten gauzetaz hitzeginez.
Bigarren eskeintza, 20 urtetik gorakoentzat izango da. Garapen pertsonal bat bizi nahi duen edonorentzat.
Hirugarren bat, Haurdunei zuzendurikoa izango da. Musikaren laguntzaz, mugimendu desberdinak lantzen dira, arnasketa konziente bat, erlaxazioa, eta haurtxoarekin kontaktuan jarriz abesti desberdinei esker.
Bestalde, Musika Hezkuntza Goiztiarra, 0-2 urte bitarteko haurrentzako Musika Talde ezberdinak antolatu dira.
Izen emateko epea: apirilaren 16tik ekainaren 15arte.
Informazio gehiago nahi duenarentzat, tfnoak: 943- 851070 edo 943- 853764. Ordutegia, 09:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.