BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, apirilaren
3an, ostirala, hirugarren hiruhileko ekintzen barne,
Elkarguneko areto txikian entzunaldi bat eskainiko dute.
Ekitaldia, arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Bertan, musika
tresna ezberdinen doinuak  izango dira entzungai: tronboia,
flauta, pianoa, akordeoia, klarinetea,  gitarra, trikitixa eta perkusioa.
Musika eta Dantza Eskolako irakasleek, bai ikasleei, bai
gurasoei, baita herritar guztiei ere gonbidapena luzatu nahi die saio honetara hurbil ditzaten.