Azaroaren 22an, asteazkena, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak, GAZTANENEAKO PARKEAN, musika eta dantza emanaldi txiki bat eskainiko dute arratsaldeko 5:30ean. Bertan parte hartuko dute, Banda gaztea, Biolin Taldea, Trikitilariak eta Panderojoleak, Musika Hizkuntzako ikasleak, Dantzariak, eta instrumentu ezberdinetako ikasleak. Ekimen hau Musika Eskolen Elkartetik (EHME) sortu zen, Santa Zezilia musikarien zaindariari eskainitako eguna ikusarazteko asmoarekin.

OHARRA: EGURALDI TXARRA IZAN EZKERO, EKITALDIA ELKARGUNEKO “HERRIKO PLAZA” ARETOAN IZANGO DA.
Gurekin ekitaldiaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu!