Datorren maiatzean, Bizkargi Abesbatzak parte hartuko du Donostian Olatu Talka egitasmoaren barne antolatutako KORUEN TOPAKETAN (maitzaren 6an) eta KORUAK eta BANDAK elkarlanean prestatutako KONTZERTU ERRALDOIAN (maitzaren 12an)
EGITARAUA
*maiatzaren 6an – igandean, Donostiako “Zuloaga” Enparantzan 12:30etan
1. zatia: abesbatza Txikiak
-10:30etan harrera
-11:00etan entsegua
2. zatia: Gazte eta Helduen arteko Abesbatza
-11:00etan harrera
-11:30etan entsegua
12:30etan – EMANALDIA
Txikien abesbatzaren errepertorioko abestiak hauek dira: *Arratsalde honetan – *Mundu berri bat nahi nuke – *Amets bat, Esther Iñiguez-en zuzendaritzapean.
*maitzaren 12an – larunbatean, Donostiako “Kataluina” Enparantzan, 19:30etan
Bestalde, maiatzaren 12an ere parte hartuko dute lehen zatian eta hirugarren zatian Juan Jose Ocon-en gidaritzapean osatutako Banda eta Abesbatzen taldean. Egitarauaren azken hiru abestietan: *Pintxo Pintxo, *Paristik natorren eta *Zapi zuria, Txirri, Mirri eta Txiribiton-en lankidetzarekin.