Abenduaren 13-17 bitartean Zumaian, XVI. Klarinete Maratoia ospatu da, bertan Musika Eskolako ikasleak ere parte hartuko zuten. Aste guztian, ekintza ezberdin asko antolatu dira. Oraingoan ere, Carlos Casadó (ONE) irakaslearekin: ohiko maila guztietara zabaldutako bakarkako eta taldekako ekintzak egon dira. Teknologia berrien erabilpenak musikan (TIC), Music & English, musikarako materialen erakusketak e.a.
Irakaskuntzari dagokionez, hasierako urteetatik bakarkako eta taldekako klarinete-eskolak egin dira maila guztietara zuzenduta: Musika Eskoletako bigarren edo hirugarren mailako ikasleak, alegia, klarineteari aisialdiaren begiekin begiratzen diotenak, adin guztietakoak: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Baina  Maratoian izan dute lekua klarinetea lanbidetzat izango duten ikasleek ere, Kontserbatorioko ikasleek, alegia. Musika eskoletako irakasle dihardutenak ere ikasle bihurtu ziren Maratoian, eta baita orkestretako klarinete-joleak ere.  Irakasle zein interprete, Maratoira  klarinetearen teknika aurreratuenak barneratzeko etorri ziren. Jatorri hain ezberdineko ikasleen parte hartzea ez litzateke posible izango Carlos Casadóren sakon-sakoneko profesionaltasunik gabe.

Hona hemen bertan parte hartu zuten Bizkargi Musika Eskolako ikasleen argazkiak: