Euskal Herriko bikote gazteen 40. dantza suelto txapelketa jokatu zuten Bergarako Udal pilotalekuan. Guztira 21 bikotek dantzatu zuten; txapela eta zapia Lezoko Maider Aginaga eta Iker Belintxonentzat izan ziren. Bertan Bizkargiko bikote batek parte hartu zuen: ITZIAR BASTIDA eta ANAITZ LIZARTZA eta 2. saria lortu zuen. Zorion beroenak beraiei eta baita Aitor Sorazu irakasleari ere!Hona hemen sarituen zerrenda:
1. Saria: garaikurra, txapela, zapia eta 180 euro. Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo).
2. Saria: garaikurra eta 160 euro. Itziar Bastida eta Anatz Lizartza (Azpeitia).
3. Saria: garaikurra 150 euro. June Elortza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia).
4. Saria: garaikurra 140 euro. Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia).
5. Saria: garaikurra eta 130 euro. Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia).