Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak KANTULAB izeneko kantuko klase kolektiboen proposamen berria aurkezten du. Ekimen honen helburua da gazteei kantua modu partekatuan lantzeko aukera eskaintzea, ahotsaren garapena sustatuz eta musikaz gozatzeko espazio atsegin eta motibatzailea sortuz.

Saio hauetan parte-hartzaileek oinarrizko teknika bokala, arnasketa, entonazioa eta interpretazioa landuko dituzte, betiere talde-dinamiken bidez eta giro irekian. Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Ezaugarriak:

  • 14 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua
  • 4 saio ireki
  • Dohainik
  • Plaza mugatuak

Datak eta lekua:
Apirilak 24 · Maiatzak 8 eta 15 · Ekainak 12
18:00etan
Elkarguneko Herriko Plaza aretoan

Interesa baduzu, animatu eta eman izena:
📩 bizkargi@bizkargimusikaeskola.eus