Maxixatzen Kulturaldiaren barne, Lizarralderen “Gartzela” laburmetraiaren aurkezpenean, Joseba Beristain, azkoitiar musikariaren musika entzuteko aukera izango dugu. Ekitaldi hau martxoaren 16an Azkoitiko Kultur etxean ospatuko da, arratsaldeko 19:30etan.
Bertan eta Josebarekin elkarlanean arituko dira Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako irakaslea den Edur Arranz, eta ikasleek: Ane Alberdi (zeharkako flauta) eta Jon Altunak (akordeoia). Emanaldian zehar doinurik esanguratsuenak zuzenean joko dituzte.
Joseba Beristainen musika “Gartzela” laburmetraian
