BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, datorren asteartean,  (maiatzak 31) hirugarren hiruhileko ekintzen barne, Elkarguneko areto txikian entzunaldi bat eskainiko dute.
Ekitaldia, arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak  izango dira entzungai: txalaparta, pianoa, akordeoia, klarinetea, saxofoia, gitarra, trikitixa, e.a.
Musika eta Dantza Eskolako irakasleek, bai ikasleei, bai gurasoei, baita herritar guztiei ere gonbidapena luzatu nahi die saio honetara hurbil ditzaten.