BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, datorren ostiralean, (apirilaren 15ean)bigarren hiruhileko ekintzei amaiera emango dio, Elkarguneko areto txikian eskainiko duten azken entzunaldiarekin.
Ekitaldia, arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Bertan, musika tresna ezberdinen doinuak izango dira entzungai: biolina, pianoa, akordeoia, trabeskako flauta, saxofoia, txistu, panderoa, e.a.
Musika eta Dantza Eskolako irakasleek, bai ikasleei, bai gurasoei, baita herritar guztiei ere gonbidapena luzatu nahi die saio honetara hurbil ditzaten.
IKASLEEN ENTZUNALDIA-Elkarguneko areto txikian
