Apirilaren 5ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Saxofoiko eta Gitarrako ikasleak bakarka eta konbo ezberdinetan parte hartuko dute bigarren hiruhileko azken Entzunaldian. Bertan, ondorengo instrumentuekin osatutako Konboak entzungo ditugu: Saxofoia-Gitarra-Gitarra elektrikoa-Baxua-Bateria. Musika emanaldi hau elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan izango da, apirilaren 5ean, arratsaldeko 6:30etan. Hona hemen egitaraua: