0-2 urte bitarteko haurrentzat antolatu dira ATE IREKIAK datorren apirilaren 8rako. Hitzordua, arratsaldeko 5:15etan da eta iraupena aurreikusten da 6ak arte izango dela.
Gai honi buruz zuzeneko informazio guztia izango duzue Musika Eskolako 5. gelan ITSASNE FERNANDEZ-en eskutik.

Honako helburuak oinarri dituelarik:
•    Musika maitatzearen gogoa piztea
•   Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak.
•    Zenbait gaitasun musikalak  garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea,  ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.

Asistentzia librea eta doakoa da.