Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) bihar ospatuko du Azkoitin, urteko BATZAR NAGUSIA. Hitzordua, martxoaren 25ean goizeko 10.30etan da eta Elkarguneko “Oteiza” aretoan bilduko dira. Bestetik, bi proposamen daude Ohorezko batuta emateko: bat Joxean Llorente Etxeberriari, Getxoko “Andres Isasi Musika Eskolako Gerentea” eta Elkarteko lehendakari ohia dena eta bestea Aiora Renteria (Zea Mays), rock talde euskalduneko abeslari eta konpositorea. Bestalde, Pasaiako herriak Musikaldia (Musika Eskolen eguna) antolatzeko txanda hartu duenez, Ohorezko Makila emango zaio Gorka Miranda Eskolako zuzendariari.

Hona hemen gai ordena:

1.- Aurreko aktaren onespena.

2.- Elkarkide berriak.

3.- 2021ko memoria eta egoera balantzea.

3.- 2022ko aurrekontua eta egitasmoak.

4.- Ohorezko Batuta.

5.- Musikaldi.

6.- Erregu-galderak.