Ekainaren 23an, ostirala, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, dantzari txikien DONIENE SAIOA arratsaldeko 7:30etan GAZTANENEAKO parketik kalejiran joango dira Balda plazaraino eta bertan eskainiko dute Dantza saio bat. Partaideak, Txalkor Txistulari Taldea eta Musika Eskolako musikariak eta dantzariak izango dira. Ekitaldia 20:30etan amaituko da.
Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, aurten, suaren piztea Musika Eskolak egingo du, 40. urteurrena ospatzen baitu eta ondoren  Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatzek, BIZKARGIko Abesbatza, Dantzariak eta Musika Banda gaztea, Udal Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
Sua itzali ondoren, BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, “XIV. Zatoz dantzara Balda plazara” izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiak, Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!!kera izan dezaten.