Asteburu honetan ere Gazteen mailako Dantza Suelto Txapelketak izan ditugu, larunbatean Ergobian ospatu zen arratsaldeko 19:30 tan, bertan 10 bikote izan genituen parte hartzen Azpeitia, Sopela, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Pasai Donibane eta Zestoa ordezkatuz. Lehenengo hiru postuetan honako bikote hauek izan genituen.

1.- Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza Azpeitiarrak (Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak)
2.- Gorka Granado eta Irati Lopez Sopelarrak.
3.- Mikel Esnaola eta Ane Anuariz Lezoarrak.

Eta Igandean Elgoibarko LXXXII. Dantza Txapelketa ospatu zen, bertan beste hamar bikote izan genituen partaide Azpeitia, Sopela,Lezo, Oiartzun, Pasai Donibane eta Zestoa ordezkatuz. Elgoibarren lehen hiru postuetan honako bikote hauek sailkatu ziren.

1.- Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, Azpeitiarrak.
2.- Gorka Granado eta Irati Lopez, Sopelarrak
3.- Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta, Azpeitiarrak.
Zorionak bikote guztiei erakutsi zuten maila bikainagatik, zorionak baita beraien maisuei eta bereziki Aitor Sorazuri, gure musika eta dantza eskolako maisuari, lan bikaina, irakasle eta ikasleena!