Dantza jauziak edo mutxikoak egingo dituzte gaur, ostirala, 19:30ean, Azkoitiko enparantza nagusian. Bizkargi musika eskolako ikasleek antolatu dute saioa, Sahatsa dantza taldearen laguntzarekin. Erromerietan dantzatzen diren fandango eta arin-arinak nahiz kalejirak ere egingo dituzte. Euria egingo balu, Kontzejupera lekualdatuko lukete hitzordua.
DANTZA JAUZIAK PLAZAN
