Baztartxo Antzokian, ekainaren 11an, 19:00etan (osteguna), Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia ospatuko dute. Aurtengoan, AFRIKA izango da gaia, istoria, doinuak eta guztia Afrikan girotuta egongo dira.  Partehartzaile ugari izango da bertan, adin guztietako ikasleek parte hartuko dute, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere barne direlarik.
Musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak, dantzariak e.a. bertan arituko dira, guztien elkarlanaren bidez Jaialdi berezi hau aurrera ateratzeko.
Istorioaren egilea eta koordinazioa: Nerea Goikoetxea irakaslea. Grabazioak: Aitor Uria. Orkestra-moldaketak: Gorka Errezil. Dantzarako koreografiak: Aitor Sorazu. Abesbatza-arduraduna: Maje LarraƱaga. Gainontzeko irakasle eta ikasle guztien arteko lanaren bidez  posible izango da ekitalde honen arrakasta lortzea. Eta nola ez bada, Azkoitiko herritar guztiak gonbidatuta zaudete!!!