Musika eskolak musika ikasketak egin nahi dituenarentzat eskaintza zabala du. Orain bide berri bat ireki nahi du musikaren bitartez adierazpen artistiko desberdinak landuz:  Dantza eta Mugimendua,  Antzerkia, Musikoterapia
SORMEN TAILER HAU 40-55 urte bitarteko pertsonentzat zuzenduta dago:
Helburua ez da instrumentu bat  jotzea edo musika hizkuntza ikastea baizik eta
modu ludiko batetan, musikaren alderdi  terapeutikoa  erabiliko dugun pertsona bezala haztea.

Izen-emate epea: urriaren 17arte

TAILERRAREN HASIERA: Urriaren 18an / AMAIERA: Abenduaren 20an
Musika erabiliz lor dezakeguna:
1-Kontzentrazio ahalmena gehitzea.
2-Memoria hobetzea.
3-Gorputz espresioa lantzea.
4-Jendaurrean segurtasuna irabaztea.
5-Gure burua ezagutzea eta maitatzea.
6-Taldean integratuta sentitzea.
7-Norberaren eta besteen emozioak ulertzea.
8-Psikomotrizitate eta oreka lantzea.
9- Sormena sustatzea.
10-Gauza txikiez gozatzeko ahalmena lantzea.
============================================================================
INFORMAZIO GEHIAGO:  – Idazkaritzan, 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.
Tfnoa: 943/ 85-10-70 (ordutegi bera).