0-2 urte bitarteko haurrentzat antolatu dira ATE IREKIAK datorren apirilaren 8rako. Hitzordua, arratsaldeko 5:15etan da eta iraupena aurreikusten da 6ak arte izango dela.
Gai honi buruz zuzeneko informazio guztia izango duzue Musika Eskolako 5. gelan ITSASNE FERNANDEZ-en eskutik.
Honako helburuak oinarri dituelarik:
• Musika maitatzearen gogoa piztea
• Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak.
• Zenbait gaitasun musikalak garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.
Asistentzia librea eta doakoa da.

