Larunbatean ospatu zen Bergaran Moises Azpiazuren oroimenez antolatzen den Helduen Mailako 38. Bikoteen Dantza Suelto txapelketa.

Bertan 8 bikote izan genituen lehian eta lehen postua herriko bikotearentzat izan zen.
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo Bergararrak izan genituen txapeldun.
2. eta 3 postuan berriz Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bikoteak izan genituen.
2. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun izan ziren.
3. Nora Aizpuru eta Iker Zabala.
Zorionak denei egindako saio bikainagatik.