2012 ekainaren 16an ikasturte amaierako Jaialdia izan genuen Baztartxo antzokian.

Ikasturtean zehar egindako lanaren  emaitza ikusi ahal izan genuen .  Bi hitzetan, musika eta dantza. Baina pena da bi hitzetan soilik uztea:  trikitilariak, rock taldeak, txalaparta, saxofoi eta klarineteak,  orkestra,  korua, dantzariak – txikiak, handiak-  ikusi eta entzun genituen. Eta aurten, zerbait aipatzekotan,  dantza eta musika uztartuz egindako koreografia:  “Amets bat”  . Izena bera ere aproposa!