Duela hogeita bederatzi urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza berezi honi. Urtez urte, gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kantak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoan, guztira zazpi talde arituko dira, Floreaga LH2, Debako taldea, AB Korua, Bergarako taldea, Mutrikuko taldea, Azkoitiko Bizkargi abesbatza eta Elkarrekin abesbatza. Gonbidapena luzatzen diegu musikazale guztiei bertara hurbildu eta kontzertuaz gozatu ahal izateko. Hona hemen egitaraua: