Martxoaren 24an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XX. Taldez-taldeko edizioari hasiera emango dio. Urtero bezalaxe, hiru ekintza mota antolatu dira: lehenengoa Iraurgi eta Bizkargi Abesbatzak. Bigarrengoa , martxoaren 27an, Euskal Musika tresnak eta Dantza eta amaiera emateko apirilaren 7an Musika Eskolako Gazte Orkestra eta Herriko Musika Banda izango dira protagonistak. Guztiak, igandean ospatuko dira, eguerdiko 12:30etan Kontzejupean.