Igandean, martxoaren 30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak XV. Taldez taldeko azken kontzertua ospatu zuten. Protagonistak, oraingoan, instrumentu ezberdinetako ikasleak izan ziren: Biolinak, Flautak, Klarineteak, Saxofoiak, Tronboiak, Pianoa, Gitarra baxua, Perkusioa eta Ahotsak.

Guztien artean osatzen duten Gazte Orkestra honek, lehenik eskaini zituzten zortzi doinu  ezagun hauek: “My way”, Hey Jude, Pirates of the Caribbean” e.a. Eta azkenik, Oskorri-ren bildumatik, : “Haurrak ikasazue”, “Aldapeko” eta  “Ikusi Mendizaleak”.  Doinu hauen hitzak banatu ondoren publikoa ere animatu zen eta elkarrekin abestuz amaiera eman zitzaion aurtengo Taldez taldeari.