San Juan gauean, ekainaren 23an astelehenean, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, kalean zehar herriko dantzari gaztetxoek protagonistak izango dira  ondorengo programazioarekin: arratsaldeko 19:30etan Musika Eskolako parkean, dantzarien bilkura. 19:45etan Kalean zehar, dantza saio ezberdinak egingo dituzte BALDA PLAZARA bidean. Ondoren, BALDA PLAZAN dantzari  guztiek elkarturik dantzatuko dituzte haibat dantza. Emanaldi hau 20:30etan amaituko da.
Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik,  VII. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiek , Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!