Datorren ekainaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, musika modernoan oinarritutako kontzertua izango dugu
entzungai. Bertan arituko dira bi talde ezberdinak: batetik, musika eskolako Jazz-Rock taldea eta bestetik
Eibar eta Azkoitiko gazteen artean osatutako “Hikara” rock taldea. Kontzertu hau, eguraldiak laguntzen badu, behintzat, Musika Eskolako parkean ospatuko da; eguraldia txarra izango balitz, Kontzejupean egingo litzateke.
Bi talde hauen partaidetzarekin, musikaren  tendentzia edo joera berriei ere bere garrantzia ematea nahi
zaio. Egun, gazteen artean, batik bat, musika mota arlo honetan zaletasun handia nabaritzen baitute.

Hona hemen bi taldeen osaera:

Musika Eskolako JAZZ-ROCK Taldea
Flauta – Enaitz Mugarza / Klarinetea – Unai Altuna / Saxofoia – Maite Beristain eta Ismael Conde / Tronpeta –
Unbe Etxaniz / Tronboia – Iñigo Etxaniz / Teklatu baxua -Elizabet Larrañaga / Teklatua – Marijose Arregi,
Bateria – Xabier Arrieta, Iban Guinearen gidaritzapean.

HIKARA Rock Taldea:

Ahotsa – Aroa Rojas / Gitarra eta ahotsa – Josu Agirre / Gitarra – Eric Deza / Baxua –
Alex Etxeberria / Bateria – Koldo Sagarzazu.
Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasle eta irakasleen izenean herritar guztioi gonbidapena luzatu nahi
die emanaldi honetara hurbil ditzaten.