Maiatzaren 23an, larunbatean, Mutrikuko Udal Musika Eskolak antolatuta VI. Tronboi topaketa (“Tronboneitor”) ospatu zen. Bertan bildu ziren 100 tronboijoleen artean, Bizkargi Musika Eskolako irakaslea den Inma Diaz-Oliver eta ondorengo 4 ikasle hauek parte hartu zuten: Danel Larrañaga, Eider Azpiazu, Ane Epelde, eta Jon Fernandez. Egitaraua hauxe izan zen: 9:30etatik 11:00 alderarte entsegua eta soinu frogak. Plazatik Goiko Plazaraino kalejiran ibili ziren eta 12:30etan goiko plazan kontzertua eskaini zuten. Herriko udal Musika Bandak beraiekin parte hartu zuten eta horrela amaiera eman zioten seigarren Tronboi topaketari.