ATE IREKIAK: 2020an jaiotako haurrentzako Musika Hezkuntza Goiztiarraren aurkezpena.

Informazioa helarazteko asmoarekin, irakasleak ATE IREKIEN bidez saio bat egingo du datorren asteartean, irailaren 14an, arratsaldeko 18:15etan 5. Gelan.

OHARRA: ATE IREKIen saioa doakoa da. 

SESIÓN DE PUERTAS ABIERTAS: presentación del Taller de Educación Musical temprana para los/las nacidos/as en 2020.

Con el objetivo de ofrecer información, la profesora realizará una sesión  de puertas abiertas el próximo martes, 14 de septiembre, a las 18:15 horas en el Aula 5.

Nota: la sesión de puertas abiertas es gratuita. 

Musika Hezkuntza Goiztiarra 0-2 urteko haurrei zuzenduta dago, senide edo zaintzaile batek lagunduta. Horrela, beraien arteko lotura afektiboa indartuko da eta haurren garapen integrala sustatuko da musikaren bidez, jolasaren, musika-tresnen, erritmoen eta abestien bidez.

Estimulazio musikal goiztiarraren bidez ez da soilik lantzen musikaren entzumena , baizik eta musikaren bidez elkarri eragitea, komunikatzea eta adieraztea, eta horretaz jabetzea mugimenduaren, kantuaren eta musika-tresnen bidez.

Adin hauetan, musika ez da helburua; kontua ez da haurrak musikari bihurtzea, baizik eta haur horiekin jolastea eta musika horrek beren zentzumenak pizteko, entzumena indartzeko, oroimena indartzeko edo sormena sustatzeko balio izatea.

Metodologia hau Edwin Gordonen teorian oinarrituta dago. Hau da, partiturarekin hasten ez den metodo bat da, musikaren bizipenetan eta entzumenaren  bidezko asimilazioan oinarritzen dena.