BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak antolatu du datorren maiatzaren 18rako TRONBOI TOPAKETA. EHME-n elkartuak dauden Gipuzkoako Musika Eskoletako ikasleen artean prestatzen ari diren emanaldi hau, maiatzaren 18an ospatuko da Azkoitiko Enparantza nagusian.
Lehenik, entsegu orokorra goizean 10:00 inguruan, ondoren kalez-kale arituko dira eta eguerdiko 12:30etan emanaldi nagusia izango da. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea, Bizkargi Musika eta Dantza Eskola eta Azkoitiko Udala dira egitasmo honen babesleak.
Guztira parte hartuko dute 85 ikasle eta ondorengo herritatik etorriko dira:
AZPEITIA – DONOSTIA – ERRENTERIA – HONDARRIBIA – MUTRIKU – ORDIZIA – PASAIA – TOLOSA – ZIZURKIL – AZKOITIA

Hona hemen egitaraua: