Datorren asteartean, martxoak 24, saxoko ikasleek entzunaldia eskainiko dute Oteiza aretoan, arratsaldeko 18:30etan. Ekitaldi honetan ikasleek ikasturtean zehar landutako lana erakusteko aukera izango dute, hainbat pieza eta estilo eskainiz.
Familia, lagun eta herritar guztiak gonbidatuta zaudete gazteen ahalegina eta musikarekiko duten ilusioa gertutik ezagutzeko. Zatozte eta gozatu musikaz!





