Ekainaren 23an, igandean, Azkoitian, musika eta dantza elkarlanean protagonistak izan ziren San Juan gau berezi horretan. Eguraldiak ez zuen lagundu eta dantzari txikien DONIENE SAIOA bertan behera utzi behar izan zen, nahiz eta gainontzeko programazioa osatu zen. Bestalde, aurten Azkoitia 700. urteurrena ospatzen denez herrian, ekitaldi berezia prestatu zuten Sahatsa Dantza Taldeak, Txalkor Txistulari Taldeak, Herriko Musika Bandak, Iraurgi Abesbatzak eta Musika Eskolako musikariak eta dantzariak.
Sua jaitsi ondoren, “XV. Zatoz dantzara Balda plazara” herritar guztiei irekitako saioa ospatu zen Aitor Sorazuren gidaritzapean, aukera polita hainbat dantza pausoak ikasteko.