Igandean, Musika Banda eta Musika Eskolako ikasleek elkarturik, “PERU eta OTSOA” Ipuin Musikala aurkeztu zuten ELKARGUNEKO ARETO NAGUSIAN. Izugarrizko arrakasta izan zuen emanaldi honek, inoiz baino haur eta gaztetxo gehiagok parte hartu zutelarik. Imanol Garcia eta Ivette Lizarraldek dinamizazio lan bikaina egin zuten eta nola ez bada, aipatu beharra dago Ismael Conde Bandako zuzendariaren inplikazioa haur txikiengana gerturatzeko; betidanik ezagutzen dugu musikari eta baita zuzendari lanetan baina atzokoan, antzezlari lanean ere aparteko gaitasunak dituela nabarmendu zen.
Bestalde, Musika Eskolako gaztetxoentzat ere aukera paregabea ekimen honetan parte hartzea;  familia ezberdinetako musika tresnak jo zituzten: sokazkoak, haize-egurrezkoak, haize metalezkoak eta perkusiozkoak. Horretarako, aipatu beharra baita Gorka Errezil – musika eskolako orkestrako zuzendariaren lana, bi taldeen arteko lotura izan baita ekimen hau.