Zurezko uztai zilindrikoa du. Alde batean, tinkaturitako larruzko mintza dauka. Uztaian metalezko 11 txinda pare ditu, bi lerrotan jarririk. Mundu zabalean jotzen da kantu eta dantza doinuen erritmoa markatzeko perkusiozko soinu-tresna mota hau. Gure artean noiztik dagoen ez badakigu ere, jakin badakigu aspaldikoa dela panderoaren erabilera gure herri musikan eta azken garaietako euskal musikaren estilo ezberdinetan soinu-tresna erabilienetako bat bihurtu dela. Euskal Herrian ezagutzen diren pandero arruntak borobilak dira. Zurezko uztai bati lotutako eta ondo tenkatutako larruzko mintza dute. Uztai bueltan, ilara batean edo bitan jarrita, dozena-erdi bat metalezko txinda edo sonailu dituzte. Panderoa esku batekin hartuta, beste eskuaren behatzekin larrua kolpatu eta igurtzi egiten da. Panderoak bi hots mota ezberdin ematen ditu: bat larruaren bibrazioena eta bestea txinda edo sonailuen elkar kolpatzeak eragindakoa. Txinda edo sonailu hauen hotsetatik omen datoz “trikiti” eta “trikitixa” onomatopeiak, ondoren “trikitilari”en akordeoiak bereganatu dituen izenak.

Hona hemen esteka, musika eskolako panderoko ikasleak beraien saio batean: https://youtu.be/Dm_in2a18CQ