Gaurkoan, metalezko haize-instrumentuak: TRONPA, TRONPETA, TRONBOIA, BONBARDINOA edo TUBA ezagutu nahi dituen edonor Musika Eskolara hurbildu ahal izango da, haien berri izateko eta probatzeko irakaslearen gidaritzapean egingo da saioa. Jarduera honetarako ordutegia izango da: arratsaldeko 5:15etatik 6etara.
Jarduera honen helburua Musika Bandak osatzeko hain beharrezkoak diren Haize Metalezko Instrumentuekiko zaletasuna sustatzea da. Hona hemen joan zen ikasturteko argazki batzuk: