Azpeitiko, Azkoitiko, Eibarko, Ondarroako, Durangoko eta Ermuko musika eskoletako ikasleek piano kontzertua eskaini zuten otsailaren 22an, larunbatean Ermuko Antzokian. 2024an Azkoitin ospatu zen I. Jaialdia Urola bailarako ikasleekin eta aurtengoa II. Edizioa, Ermuan antolatu da. Bertan, Bizkaiko eta Gipuzkoako musika eskoletako 45 ume inguruk parte hartu zuten, Bizkargiko hamar ikasle ere bertan aritu ziren.

Urte luzez Andoainen egin izan da Piano Jaialdia, baina hura desagertu eta gero, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea (EHME) arduratzen da antolaketaz. Urtero  egoitza ezberdinak aukeratzen dira eta aurtengo egoitzak izan dira Getxo, Amasa-Villabona, Errenteria, Arrasate, Elgoibar, Dulantzi eta Ermua.