BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak, maiatzaren 30ean, ostiralean, arratsaldeko 6:30etan entzunaldia eskaini zuten.  Elkarguneko areto txikian izan zen. Ekitaldian, oraingoan,  pianojoleak parte hartu zuten, nahiz eta bi aktuazioetan klarinetejoleak ere entzuteko aukera izan genuen. Bestalde, aurreratzea hurrengo ekitaldia, ikasturte amaierako Jaialdia BAZTARTXO Antzokian izango dela. Hau, ekainaren 12an, osteguna, arratsaldeko 7:00etan ospatuko da.