Larunbatean Gazte Mailako XXX. Gipuzkoako Aurreskulari  Txapelketako finala jokatu zuten, Errenteria Hiria Kulturgunean Erein elkartearen eskutik eta Errenteriako Udalaren eta Euskal Herriko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.  24 dantzarik hartu zuten parte finalean, azken hilabeteetan finalera heltzeko hainbat herritan kanporaketak egin ostean.

Bi kategoriatan lehiatu zuten dantzariak: A taldean 7 eta 11 urte artekoak  eta B taldean, berriz, 12 eta 15 urte artekoak eta Baiona, Lezo, Azkoitia, Elgoibar, Etxarri aranz, Altsasu, Ibarra, Donostia, Zordia, Billabona, Hernani eta Oiartzundik heldu ziren. “A” taldean parte hartu zuten Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Aitor Sorazu-ren 2 ikasleek: Oier Aldazabal eta Oier Salegi. Zorionak beraiei egin duten lanarengatik! Hona hemen argazki batzuk: