Ikasturte berri honetarako Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak  eskaintzen ditu Musikoterapia tailer ezberdinak, Nerea Goikoetxea Lasa Musikoterapeutaren eskutik.
Lehen eskaintza, Haurdunei zuzendurikoa izango da.  Musikaren laguntzaz, mugimendu desberdinak lantzen dira, arnasketa konziente bat, erlaxazioa, eta haurtxoarekin kontaktuan jarriz abesti desberdinei esker. Bigarren eskaintza, Helduentzako, Taldean abestuz, dantzatuz eta kezkatzen gaituzten gauzez hitz eginez.
Hirugarren eskaintza, gazteentzako. Garapen pertsonal bat bizi nahi duen edonorentzat.
Ez da inongo musika ikasketarik behar, disfrutatzeko gaitasuna, ilusioa eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez. “Bizitza musikarekin errezagoa baita”.
Ondoren agertzen da informazio gehiago: