Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dizkiete familia ezberdinetako musika tresnak. Umeak ongi etorriak izango dira instrumentu ezberdinak ezagutu eta probatzera, ume hauentzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daitezkeelarik.

Guztira ikusiko diren musika-tresnak hauek izango dira: Perkusiozko instrumentuak, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa eta Txistua.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea. Antolaketari dagokionez, gehiengo saioak musika tailerretako klase ordutegietan barne izango dira.
Aste honetako musika tresnak, Perkusiozkoak eta Txistu izango dira.