Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleek musika saio batzuk egingo dituzte 6 eta 7 urte bitarteko haurrek euren instrumentu gustukoena aukeratu eta datorren ikasturtean ikasten hasteko. Bestalde, nahiz eta interesduna adin horretatik kanpo egon, saio horietara joateko aukera ere izango du, baldin eta aurkezten diren tresnaren bat ezagutu nahi badu.
Hau da musika tresnen zerrenda: Perkusiozko instrumentuak, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa eta Txistua.
Helburua: ikasleak, datorren ikasturtean musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea aurrez aurre. Antolaketari dagokionez, saio guztiak musika tailerretako klase ordutegian barne egingo dira. Hona hemen egutegia: