Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean, 6-7 urte bitarteko haurrei aurkezten dizkie familia ezberdinetako musika tresnak. Ekintza honi, otsailaren 9an hasiera eman zitzaion eta oraingoz aurkeztutako musika tresnak hauek dira:
Perkusiozkoak, PIANOA, GITARRA eta haize-metalezko BONBARDINOA eta TRONBOIA Otsailaren 19tik eta martxoaren 25erarte ikusiko dituztenak hauek izango dira:
ZEHARKAKO FLAUTA, KLARINETEA, OBOEA, SAXOFOIA, TRONPA, TRONPETA, TRONBOIA, TUBA, BONBARDINOA, BIOLINA, TRIKITIXA, PANDEROA, AKORDEOIA, TXISTU, TXALAPARTA, ALBOKA.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak aurkeztea da.